Albisteak

 
  • Edukiera %60koa izango da. Berdeguneko espazioak mugatu egingo dira, pertsonen arteko distantziak bermatzeko, eta bi txanda ezarriko dira, bata goizez (11:00etatik 15:00etara) eta bestea arratsaldez (16:00etatik 20:00etara), aglomerazioak saihesteko. 15:00etatik 16:00etara desinfekzio lanak egingo dira, instalazioak higiene baldintza egokietan mantentzeko.
  • Sarreran, alfonbra desinfektatzaileak jarriko dira eta erabiltzaile guztiei tenperatura hartuko zaie sartu aurretik. Halaber, igerilekuetara joateko asmoa dutenek igerilekuen edukiera denbora errealean kontsultatu ahal izango dute Udalaren web orrian.

Liburutegia eta ikasketa-gela bezalako udal zerbitzuen irekieren ondoren, Ugao-Miraballesko Udala kanpoko igerilekuak irekitzeko azken xehetasunak definitzen ari da, betiere, osasun arloko erakunde eskudunen segurtasun eta higiene neurri guztiak kontuan hartuz. Hala, estali gabeko igerilekuak ekainaren amaieran zabaltzea aurreikusten du.

Horretarako, Udalak zenbait neurri hartuko ditu igerilekuetan jarduera berrezartzeko. Edukiera %60koa izango da (550 erabiltzailetik 330 erabiltzailera pasako da), berdeguneko espazioak mugatu egingo dira distantzia soziala bermatzeko, eta bi txanda ezarriko dira, bata goizez (11:00etatik 15:00etara) eta bestea arratsaldez (16:00etatik 20:00etara), pilaketak saihesteko. 15:00etatik 16:00etara desinfekzio lanak egingo dira, instalazioak higiene baldintza egokietan mantentzeko. Bainuak, adibidez, egunean hiru aldiz garbituko dira. Instalazioen sarreran alfonbra desinfektatzaileak jarriko dira eta erabiltzaile guztiei tenperatura hartuko zaie sartu aurretik. Halaber, igerilekuetara joateko asmoa dutenek igerilekuen edukiera denbora errealean kontsultatzeko aukera izango dute, Udalaren web orrialden erabilgao egongo den aplikazio baten bidez.

Ugaoetako Udalak gogorarazi du padel kantxa ere, igerilekuen irekitzearekin batera zabalduko dela. Erabiltzeko hitzordua eskatu beharko da. Erreserba kiroldegiko telefono zenbakiaren bidez egin beharko da: 946 48 06 21

Udalak herritarrei ulermena eta pazientzia eskatzen die berriro irekitzen diren zerbitzuak erabiltzeko orduan. Udalak ugaotar guztiei dei egiten die igerilekuetako eta espazio berri horietako arauak bete ditzaten eta instalazioak ahalik eta baldintzarik onenetan mantentzen lagun dezaten. Ezarritako neurri guztiak aldatu edo berrikusi egin daitezke, zerbitzuak ahalik eta osasun berme handienekin eskaintzeko xedearekin.