Albisteak

 

Gaurtik aurrera, ugaotarrek Arandiako igerileku irekiez gozatu ahal izango dute. Udalak gaur, asteazkena, ekainak 24, irekiko ditu herritarren gozamenerako udal instalazioak. Horretarako, Ugaoko Udalak protokolo bat prestatu du, erabiltzaileentzako erabilera eta funtzionamendu arau zorrotzak biltzen dituena. Araudi zehatza da, osasun neurriak kontrolatu eta garbiketa zein desinfekzio esparruetan errefortzuak biltzen dituena.

Arandiako igerilekuak erabiltzeko araudia, Uda 2020

EDUKIERA: pandemia dela eta, edukiera ohiko edukieraren %60ra mugatzen da. Egoera hori arintzeko eta ahalik eta jende gehien igerilekuetara sar dadin ahalbidetzeko, beti ere segurtasun neurri guztiak betez eta osasuna bermatuz, futbol zelaia irekiko da (lehenik eta behin igerilekuetatik sartu behar). Garrantzitsua da gogoratzea igerilekuko bi igerilekuen edukiera oso txikia izaten jarraituko duela. Zehazki, igerilekuak irekitzeko egunean (baliteke asteak aurrera egin ahala aldatzea), honako hauek izango dira: haurren igerilekua: 6 haur; helduen igerilekua: 35 pertsona. Erabiltzaile guztiek unean uneko edukiera jakin ahal izango dute esteka honen bidez edo "Ugao-Miraballes zabaltzen" app-aren bidez. Kartela (PDF 894KB)

OHARRA: edukiera murrizteak direla eta, Udalak eta “UTE El Jarok” ezin dute bermatu instalazioetara sartzen diren pertsona guztiak uneren batean bainatu ahal izatea. Egoera hori gertatuz gero, ez du inolako itzulketa edo erreklamaziorik egiteko eskubiderik sortuko. Erabiltzaile asko dauden egunetan bainatzeko txandak ezarriko dira, ahal den neurrian pertsona guztiek bainatzeko aukera izan dezaten. Alde horretatik, erabiltzaileen erantzukizuna eskatzen dugu.

ORDUTEGIAK: ahalik eta jende gehien hartzeko, 2 txanda ezarriko dira: 1) 11:00etatik 15:00etara, eta 2) 16:00etatik 20:00etara. Goizeko txandara doazen pertsonak ezin izango dira berriro arratsaldeko txandan sartu. Salbuespen bakarra egongo da: 18:00etatik aurrera sartu ahal izango dira berriro instalazioetara, baldin eta une horretan dauden pertsonen kopuruak ez badu gainditzen baimendutako edukieraren %75.

GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA: komunak eta aldagelak egunean 3 aldiz garbitu eta desinfektatuko dira: 13:00etan, 18:00etan eta 20:30ean. Aurrekoez gain, bi txanden artean, garbiketa eta desinfekzio orokorra egingo da (komunak, aldagelak, barandak, aulkiak, mahaiak, eremu komunak).

SARRERAK: ez da egongo sarrerak ateratzeko aukerarik. Udalak beretzat gordetzen du puntu hori aldatzeko eskubidea, osasun-agintariek edukiera handitzen badute, edo hori ahalbidetzen duten beste arrazoi batzuk gertatzen badira.

ABONUAK: udako abonua mantentzen da (ekainaren 24tik irailaren 15era), eta salbuespen gisa 4 asteko abonamenduak ateratzeko aukera ezartzen da, honako aldi hauetan:

  • Ekainaren 24tik uztailaren 21era
  • Uztailaren 22tik abuztuaren 18ra
  • Abuztuaren 19tik irailaren 15era

Prezioak
Abonua Hilabeterako - Erroldatua Hilabeterako - Ez erroldatua Udako 3 hilabetetarako - Erroldatua Udako 3 hilabetetarako - Ez erroldatua
FAMILIAKOA 20 € 100 € 50 € 250 €
BANAKAKOA + 18 URTE 12 € 75 € 30 € 150 €
BANAKAKOA – 18 URTE 10 € 60 € 20 € 130 €
PENTSIODUNA 10 € 25 € 20 € 75 €

EREMUAK MUGATZEA: pertsonen eta taldeen arteko segurtasun-tarteak betetzeko, igerilekuetako belar-eremuko espazioak mugatuko dira. Futbol-zelaian lurrean markak jarrita berariaz mugatuko ez bada ere, segurtasun-tarteak uneoro mantendu beharko dira. Langile bat arduratuko da ezarritako arauak betetzen direla zaintzeaz, eta erabiltzaileek kasu egin beharko diote.

Beste segurtasun-neurri batzuk:

  1. TENPERATURA: instalazioetara infragorrien termometro baten bidez sartzen den pertsona orori hartuko zaio tenperatura, eta lortutako emaitzen erregistroa eramango da.
  2. ALFONBRATXO DESINFEKTATZAILEAK: sarreran alfonbra desinfektatzaile bat egongo da, eta instalazioetara sartzen den orok bertatik igaro beharko du.
  3. GARBIKETA ETA HIGIENEA: instalazioetara sartzen den pertsona orok higiene-baldintza egokietan egin beharko du. Eskuak desinfektatu berri dituztela joan beharko dute. Harreran gel hidroalkoholikoa egongo da, behar duenaren eskura.
  4. BAINUA: derrigorrezkoa izango da dutxatik pasatzea igerilekuetako bi igerilekuetara sartu aurretik.
  5. MASKARA: instalazioetara sartzea derrigorrezkoa izango da.
  6. FUTBOL-ZELAIA: erabat debekatuta egongo da erretzea, jatea eta edariak sartzea (ura izan ezik), baita eguzkitakoak erabiltzea ere.

Kiroldegiko erabiltzaileei itzultzea:

Hiru hilean behingo abonatuak: martxoaren 13-31 aldiari dagokion ordaindutako zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko zaie.

Seihileko abonatuak: martxoaren 13tik ekainaren 30era bitarteko aldiari dagokion ordaindutako zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko zaie. Beste ordainketa bat egin nahi izanez gero, ez da konpentsaziorik egingo. Batetik, itzulketa egingo da, eta, bestetik, ordainketa berriari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du.

Urteko abonatuak: martxoaren 13tik ekainaren 30era bitarteko aldiari dagokion zati proportzionala itzuliko zaie. Beste ordainketa bat egin nahi izanez gero, ez da konpentsaziorik egingo. Abonaturen batek pandemiaren ondorioz urte amaieran El Jaroko eta Arandiako instalazioak berriz ez erabiltzeko interesa balu, honako hau argitu behar da: abonatuaren zenbatekoa itzultzeko eskubidea izango du, martxoaren 13tik abuztuaren 30era bitartean dagokion proportzioan. Aurrekoaz gain, irailean pandemiaren egoera zein den eta une horretan zerbitzua zein baldintzatan eman daitekeen baloratuko da. Faktore horien arabera erabakiko da, abonatuak hala eskatzen badu, ordaindutako zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko den, irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian. OHARRA: abonatuak Arandiako instalazioak behin baino ez baditu erabiltzen instalazioak irekita dauden aldian, itzuli ahal izateko eskubidea galduko du ekainaren 24tik irailaren 15era bitartean.

Abonuak banku-helbideratzearen bidez ordaindu dituztenei kontu-zenbaki berean dagokien zati proportzionala itzuliko zaie automatikoki. Aitzitik, abonamenduak bankuhelbideratzearen bidez ordaindu ez dituztenek inprimaki bat bete beharko dute, eta inprimaki horretan, besteak beste, adierazi beharko dute zein kontu-zenbakitan nahi duten itzulketa egitea. Inprimaki hori Arandiako estali gabeko igerilekuen harreran egongo da eskuragarri.

Kiroldegia eta padel-kantxa:

Hasiera batean, kiroldegia itxita egongo da irailera arte, padel-kantxa izan ezik; azken hori udako igerilekuetan alokatu ahal izango da, irekitzen den egunetik bertatik. Kantxa horretako erabiltzaileek, nahi izanez gero, dutxatzeko eskubidea izango dute.

Ahal den neurrian, instalazioak irekitzeko orduan, ahaleginak egingo dira nahi duten pertsonek igeri egiteko aukera izan dezaten, horretarako kale bat edo batzuk egokituta.

Udalak eta El Jaro aldi baterako enpresa-elkarteak arauak aldatzeko eskubidea dute, zerbitzua hobetzeko. Era berean, barkamena eskatzen dute sortutako eragozpenengatik, eta ulermenera eta erabiltzaileen erantzukizunera jo nahi dute.

Araudia (PDF 575KB)