Albisteak

 

Azken egunetan gorantz doa COVID-19 birusagatik kutsatutako herritarren kopurua. Hala, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako aginduei jarraituz, Ugao-Miraballesko Udalak, prebentzio neurri gisa, udako aisialdi eskaintza guztia behin-behinekoz bertan behera utzi behar izan du.

Berria jakin bezain laster, udal arduradunak harremanetan jarri dira Udalak antolatutako udalekuetara joaten diren haurren familiekin erabakiaren berri emateko.

Udalak herritarren eta tokiko kolektiboen kontzientziazioaren garrantzia azpimarratzen du berriro, maskarak nahitaez erabili behar direla eta pandemiaren hedapena geldiarazteko neurriak zorrotz bete behar direla gogoratuz.

Barkatu eragozpenak.