Albisteak

 

Joan den abenduan aho batez onartutako 2020ko udal aurrekontuetan jaso zen bezala, Ugao-Miraballesko Udalak Kalisteniako zoladura berritzeko lanak amaitu ditu. "Street work-out" izeneko instalazio honek, orain kautxuzko lurzorua du. Zoladura sintetikoa da, erabiltzaileentzat seguruagoa, gerta daitezkeen inpaktuak gutxitu edo moteltzeko aukera ematen baitu.

Udalak 4.000 euro inguru bideratu ditu El Jaroko kirol instalazioen inguruan dagoen Kalisteniako lurzoru berria instalatzeko. Egitura altuera desberdinetako arkupeez osatuta dago, eta barra sinple eta paraleloak ditu, besteak beste.

Kalistenia ariketa fisikoen sistema bat da, eta gorputzaren pisua bera da mugimenduetako protagonista; elementu horiek aire zabalean, jarduera asko eta askotarikoak egiteko aukera ematen dute, hala nola muskulazioko ariketak, orekakoak, koordinaziokoak, malgutasunekoak edo ariketa kardiobaskularrak.