Albisteak

 
Aurten ere Nerbioi-Ibaizabal eskualdeak herritarrei aukera ematen die euren etxeetan sortutako hondakin jakin batzuk behar bezala kudeatzeko Garbikerrek udalerrien eskura jartzen duen Garbigune mugikorraren bidez.

Garbigune mugikorra zerbitzuaren helburua birziklapenaren kontzeptua erraztea eta hurbiltzea da; izan ere, herritarrek ez dute jada dauden Garbigune tradizionaletara joan beharrik eta udalerrian bertan egin dezakete. Bi edukiontzi mugikor dira, herrietan txandaka jartzen direnak; herri horretan astebetez egoten dira, astelehenetik ostiralera.

Zehatzago esanda, eskualdeko data eta kokapenak hauek dira:

Udalerria Egunak Kokapena
Arrigorriaga 2020-Iraila-14/18 Santa Isabel kalea
Arrankudiaga-Zollo 2020-Iraila-14/18 Elexalde Plaza
Zeberio 2020-Iraila-21/25 Zubialde, 10
Urduña-Orduña 2020-Iraila-21/25 Foru plaza
Etxebarri 2020-Iraila-28/Urria-2 Udaletxe plaza
Orozko 2020-Iraila-28/Urria-2 Gorbeia Kaleko Parkinga
Ugao-Miraballes 2020-Urria-5/9 Udaletxe plaza
Arakaldo 2020-Urria-5/9 La Isla de Ugarriza Auzoan
Zaratamo 2020-Urria-13/16 Arkotxa

Hauek dira zerbitzu honetan onar daitezkeen hondakinak: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa (ontzi itxia), telefono mugikorrak, kableak,  pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak eta plastikoak, pilak, CDak, DVDak eta kaseteak eta erradiografiak.