Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak 17.000 euroko inbertsioa egin du Arandiako udal igerilekuetako uren tratamendurako sisteman hobekuntzak egiteko. Zehazki, aste honetan jada hasi diren lanak, lurperatuta dauden ur-ponpak kanpora ateratzera bideratuko dira.

Ekaiz Mentxaka Ugao Miraballesko alkatearen esanetan, “egungo sistema lurperatuta egoteak arazo larriak sortzen dizkigu, batez ere mantentze-arazoak, lur azpian jasaten duen hezetasun handia dela eta. Horregatik, azalera ateraz, arazketako sistemaren funtzionamendu hobea bermatzeaz gain bere mantentzea eta bizitza erabilgarria hobetuko ditugu”.

Hilabete batean zehar luzatuko diren lan hauekin, Udalak Arandiako udal igerilekuetako sistema elektriko guztia kanporatzearekin bukatuko du, iaz klorazio sistema ere azalera atera baitzuen bere funtzionamendua, uraren desinfekzio egokia eta kloro mailen erregularizazioa bermatzeko.