Albisteak

 

Joan den asteazkenean, urriak 31, Ekaitz Mentxaka Ugao-Miraballesko alkateak eta Ana Maite Fernández, Kultura, Hezkuntza eta Berdintasun zinegotziak Saioa Blancori eta Izaro Blancori harrera egin zieten. Ugao-Miraballesko Txapeldunak Karate Kick Boxing taldearen bi kide hauek irailaren amaieran Venezian ospatutako Munduko Kick Boxing txapelketan parte hartu zuten.

13 urterekin, gazteek Jesolo herri veneziarrera (Italia) bidaia egin zuten WAKO (Munduko Kick Boxingeko Federazioen Elkartea) erakundearen Munduko Kick Boxing Txapelketan junior kategorian parte hartzeko. Saio bikain baten ondoren Izarok munduko Kickligth-eko txapeldunordearen tituloa lortu zuen. Zilarrezko dominaz aparte, bostgarren izan zen Light Contact-eko modalitatean. Bere aldetik, Saioak, txapelketa bostgarren postuan amaitu zuen bi disziplinetan kirolari errusiararekin gogor borrokatu ondoren.

Asteazkeneko harreran, Ekaitz Mentxaka alkateak etorkizun handiko bi gazte hauek zoriondu zituen bere esfortzu eta sakrifizioagatik eta kirolaren alorrean emakumearen paperaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuen, "zorionez emakumeak kirolean aritzea gaur egun aurrera doan errealitate geldiezin bat da, horregatik Udaletik erabateko berdintasuna sustatzen eta emakumeen parte hartzea bultzatzen jarraituko dugu, kirolean orokorrean, baina are gehiago kideak gehienbat gizonezkoak diren disziplina mota hauetan".