Albisteak

 

Datorren ostegunean, irailak 3, “Ugao-Miraballeseko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren hasierako onespenaren aldaketa" aurkeztuko da Jane Jauregian, arratsaldeko 18: 30ean. Aurkezpen hori jendaurreko informazioaren eta herritarren parte-hartzearen fasearen barruan dago, 2019an, HAPOren hasierako onarpenean, egin zen bezala.

Informazio guztia webgunean dago argitaratuta: "Zerbitzuak" - "Hirigintza" - "Hiri Antolamenduko Plan Orokorra" - "Hasierako onarpenaren aldaketa" atalean:

Gogoratu beharra dago Udaletxeko lehenengo solairuan, Hasierako Onespenaren inguruan panel informatiboekin erakusketa bat  jarrita dagoela,  2020ko abuztuaren 20tik urriaren 22ra ikusgai egongo dena.

Erantsita: Ugaoko etxebizitza guztietan banatu den eskuorria eta Aurkezpen Publikoaren dokumentuaren esteka.

Ugao-Miraballesen HAPO triptikoa