Albisteak

 

Ugao-Miraballesko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez eta Ugaoko Historia ezagutzeko Zentroarekin elkarlanean ekintzaz beteriko egitaraua antolatu du Aste Berdea ospatzeko xedez. Jarduerak, adin guztiei zuzendutakoak, maiatzaren 7tik 12ra bitartean ospatuko dira eta doakoak izango dira.

Maiatzaren 7ko ekintzak haurrei zuzenduta egongo dira eta Jane Jauregian egingo dira. Bertan, 3 eta 10 urte arteko umeek “Amalurren sekretuak” izeneko ipuin kontalari musikatuaz gozatzeko aukera izango dute 17:30ean eta ordubete beranduago, 18:30ean birziklapen tailer batez.

Bestalde, 11 eta 18 urte bitarteko gazteentzako maiatzaren 10ean zuhaitz landaketa bat antolatu da 17:30ean Jaro Parkean eta  19:00etan merendola %100 ekologikoa Gaztelekuan.

Azkenik,  ugaotar guztiek maiatzaren 12an Azpeitiara egingo den ekoirteeran parte hartu ahal izango dute. Irteera 9:00etan hasi eta 18:30ean bukatuko da eta parte hartzaileek Azpeitiako Ekoetxea, Xagusatar hiri parke naturala, Burdinbidearen  Museoa (6 euro) eta bestelako lekuak bisitatuko dituzte.

Leku-kopurua mugatua izango da, beraz, parte hartu nahi dutenek Gazteinfon eman beharko dute izena maiatzaren 6a baino lehen.

Kartela ikusi (JPG 1MB)