Arandiako udal igerilekuak

Gehieneko edukiera 688 lagunekoa da, futbol-zelaiaren irekiera kontuan hartuta.
2 txanda ezartzen dira, 11: 00etatik 15: 00etara, eta 16: 00etatik 20: 00etara.
Goizeko txandara doazen pertsonak ezin izango dira berriro arratsaldeko txandan sartu. Salbuespen bakarra egongo da: 18: 00etatik aurrera sartu ahal izango dira berriro instalazioetara, baldin eta une horretan dauden pertsonen kopuruak ez badu gainditzen baimendutako edukieraren % 75.
Ez da egongo sarrerak ateratzeko aukerarik. Udako abonua mantentzen da eta salbuespen gisa 4 asteko abonamenduak ateratzeko aukera ezartzen da.
Pertsonen eta taldeen arteko segurtasun-tarteak betetzeko, igerilekuetako belar-eremuko espazioak mugatuko dira.
ITXITA --