MIPB (Merkataritza Indartzeko Plan Berezia)

Merkataritza Indartzeko Plan Berezia

Merkataritza Indarketa Ugao/Miraballesko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailak sustatuta, udalerri mailan Merkataritza Indartzeko Plan Berezia abian jarri du.

 Azterketak bi atal izango ditu: lehenengo udalerri mailan merkataritza eta zerbitzu alorren egoeraren diagnostikoa egingo da, eta ostean -hori oinarritzat hartuta- Ekintza Plana egingo da.

Ekintza hauen bidez aipatutako alorrak dinamizatu eta indartu nahi dira.Diagnostikoa egiteko, MIPB egiteaz arduratuko den IKEI AHOLKURAITZAk udalerriko etxeetan INKESTA BATZUK egingo ditu. Inkesta hauetan erosketa zein aisialdiko ohiturei buruz galdetuko dute. Merkataritza zein Ostalaritzako profesionalei, aldiz, euren negozioen kudeaketarekin zerikusia duten alorren gainean kontsultatuko zaie.

Kontuan izan behar da udalerriarentzat merkataritzak izugarrizko garrantzia duela, berau baita -eta izango da- udalerria bizirtik mantentzeko funtsezko osagaia. Izan ere, ez dago inon merkataritza jarduerarik gabe etorkizunik duen hiri merkataritza gune bizirik.

Ugao/Miraballesko Udalak sumatu du azken urteotan tokiko merkataritza sektorearengan batez ere herrigune historikoan kokatutakoa eragina duela udalerriaren ingurunean sortzen ari den lehiakortasun gero eta handiagoak.

Lehiakortasun hau ondoko udalerrietan esaterako Arrigorriaga eta Laudio, baina, batez ere, Bilbo Metropolitarraren ingurunean sortu den merkataritza, zerbitzu eta aisaldi eskaintza gero eta garrantzitsuagoan ematen da.Hau guztia eta udalerriaren eguneroko bizitzan merkataritzak duen garrantzia kontuan izanik .

Administrazio Publikoek hainbat ekimen atera dituzte aurrera.

Garrantzitsuenetariko bat Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko ekainaren 18ko Aginduan ezarritakoa, bertan Merkataritza Indartzeko Plan Bereziak (MIPB) egiteko Toki erakundeei zuzendutako dirulaguntzak arautzeaz gain Ugao/Miraballes aipatzen baitu ekonomia alorrean biziberritzeko aukera duen kasko historikodun udalerri gisa.

Merkataritza Indartzeko Plan Bereziak (MIPB) ekimen publikoak dira, merkataritza egitura orekatua mantzentzeko eta herriguneen merkataritza erakarpena bultzatzen laguntzeko diseinatzen direnak.

Hauek egoera berri batzuei aurre egiteko erantzun gisa sortu dira:

  • Merkataritza eredu berriek eta kontsumitzaileen erosketa zein ohitura aldaketek udalerrietako merkataritza alorrean eragina dute.
  • Udalerrietako egitura urbanistikoak. Hauek ezin dute egunez egun ibilgailuen parkeak duen hazkunde esponentziala -honek eragiten duen aparkatze beharrizanekin- irentsi.
  • Tokiko betiko komertzioaren ezaugarriak. Hauek lehiakorragoak izateaz gain etengabe garatzen ari den merkatuari egokitu beharra daukate.

Hori horrela, Ugao/Miraballesko MIPB egitean ondorengoa izan behar da kontuan:

  • Merkataritzak azken hamarkadan egitura mailako aldaketa sakonak izan ditu:
  • Udalerrian eta ingurune hurbilean merkataritza eta aisialdi ekipamendu berriak sortu eta hedatu dira: Bilbondo, Arrankudiaga, Laudio.