Gertakariak

 

HIEZk (Ugao-Miraballesko Historia eta Ingurumena Ezagutzeko Zentroa) etxeko ingurumen-erronkez beteriko Aste Berdea proposatu du aurten. Gure etxea oporraldian leku jasangarriagoa eta, aldi berean, entretenigarriagoa izateko aukera eskainiko da.

Egunero, ekainaren 29tik aurrera, eta astebetez, HIEZren Facebook perfilean eta Ugaoko kultura blogean etxean egiteko proposamen batzuk argitaratuko dira, nahi izanez gero, familia-unitate osoa barne hartzen dutenak eta bereziki, adingabeei dei egiten dietenak.

Proposatutako jarduerak etxeko bizitzaren ingurumen-alderdiei buruzkoak dira, eta erronkak, eskulanak eta denbora-pasak barne hartzen dituzte. Erronka bakoitzaren erantzunak zentroko posta elektronikora bidali beharko dira: ugao-miraballes-museo@ortzadar.es

7 erronkak bidaltzen dituzten Ugao-Miraballesen erroldatutako pertsona guztiek domina bat jasoko dute mundua toki jasangarriagoa egiteagatik, baita opari sorpresa txiki bat ere.

Hauek dira ospakizunaren helburuak:

  • Ingurumena eta jasangarritasuna kontzeptuak herritarrei hurbiltzea.
  • Gure eguneroko ekintzen garrantziari buruzko kontzientziak piztea. Aurten, bereziki, etxetik.
  • Ingurunea errespetatzen duten ohitura arduratsuak sortzea.
  • Ugao-Miraballesko ingurumena hobeto ezagutzea.

Kartela (PDF 1,67MB)