Jaiak

Uztailak 24, Donibane. Markio Auzoko jaiak.

Abuztuak 24, Bartolome Deuna.

Irailarean. Udiarragako Ama Birjinaren ohorez ospatutako jaiak. Irailak 8. Birjinaren eguna.

Jaiotako adierazgarririk nabarmenena, jaiotako azken astelehenean ospatzen den "Indaba" dugu. Ohi denez, Galdaratzarra, urte batetik besterako Udiarragako baselizaren barruan gordetzen da.

Historia apur bat: baseliza jaso zenez geroztik, Udiarragako Ama Birjinaren izenpean jaialdi eta anaidi bazkaria egiten da. Ama Birjinaren inguruan sortutako anaidi horren berri XVI. mendeaz geroztik dugu. Orduko anaidi barruko araudiak, bere jaiegunean anaide guztiek aitortu, jaunartu eta anaidi bazkari- ra joan behar zutela agintzen zuen. Bazkarirako, zekor bat hil eta sutzar batean Galdaratzarrean egosten zuten. Bazkalondoa, herri dantzek eta musikak alaitzen zuten. Egungo galdara, porrohandi, hiru ankadun eta hirtentzarduna da. Berau 1848an burdin-galdaz egindakoa da. Galdara Udal Armarrian ikus daiteke; urrezko zelaian gulesdun dorrea alboan duela legarrezko galdara, hain zuzen ere. Goian edo buruan erret- korona.

Jaia, hiru hodietako iturriaren "bolari jiraraziz" bukatzen da.

Aipatutako ekintza hau ez ezik jaiegunetan beste honako ekintza hauek ere badira: dantza emanaldiak, kalejirak, zenbait txapelketa, joaldi, gaujai eta umeentzako parke.