Kokalekua eta biztanleria

Kokalekua

Lurralde historikoa: Bizkaia.
Eskualdea: Arratia-Nerbioi.
Barruti Judiziala: Bilbo.
Kokapen geografikoa: 43º 10' 52" N y 2º 53' 58" E

Bizkaiko udalerri hau Arratia-Nerbioi eskualdean dago; 4,54 km2 ditu eta 81 metrora dago itsas mailaren gainetik. Bere geografiak gorabehera handiak ditu, mendiz inguratutako haran baten hondoan baitago. Mendi horien artean, eskuinaldean Artanda (547 m) azpimarratu behar da; ezkerraldean, berriz, Pagasarriko hegoaldean dauden zenbait tontor:

Kurutziaga, Larretxu eta Mugarriluze, besteak beste.

 

Nerbioi ibaia meandroak egiten hasten da ingurune honetan, eta, gainera, haran estu bat itxuratzen du; bertara Zeberio ibaia iristen da, eskuineko ertzetik, baita Itumbe, Añibarri eta Kordeta errekak ere, ibiaren emaria handituz.

Udalerria, funtsean, hiribildu zaharraren erdigunean -bere kale bakarrarekin- eta beraren inguruan -mende honetan- eraikitako eremu urbanizatuek osatzen dute.

Horiez gain, biztanle gutxiko baserri-multzo batzuk ere badaude, hala nola, Udiarraga, Markio, Elosu, Astibi, Leitoki, eta abar...

Aipatutako baserri-multzo horiek dira, hain zuzen ere, Ugao-Miraballes hiribilduak bere ondoko elizateekin -Arrigorriaga iparraldean, Arrankudiaga mendebaldean eta hegoaldean, eta Zeberio ekialde eta hegoaldean- historian zehar izandako jurisdikzio-arazoen adierazle.

Biztanleria

2014-12-31n Ugao- Miraballesen 4.128 biztanle zeuden.