Zer ikusi

Hiru hodietako iturria, herriko zokorik adierazgarri eta ohitsuenetariko bat. Lehenengo iturria, 1779koa hain zuzen, orduan Goikuria eta egun Goikiri deritzon menditik ekarritako uraz egin zen. Barroko tankerakoa zen, Iturburuko Juanek xedetu eta Laudioko hargina zen Respaldizako Antoniok harlandu zuen. Egun, ordukoaren inguruko taket edo zutoi bat baino ez da geratzen. Egungoa, begoñarra zen Lekandako Joakinek egin zuen 1858an. Berau neoklasiko tankerakoa da eta Joakinek bere auzokidea zen Aspeko Juan Domingo maixuak xedatutakoari jarraitu zion. Iturriaren oinarria laukia da eta azpi aldeko hormak ahurrak; iturriei edo hodiei darien ura lau urputzu biribiletan pausatzen da; Iturriaren urtegia tronkopiramidala da, ahurra eta urneak xaflatan dauzkate txorroak edo hodiak. Ahurra den piramideak xaflatan dauzka ertzak eta goian urtantakoroa eta esfera dauzka. Kale aldera, perimetro tankerako egitura duten kapiteldun lau zutabe ikus daitezke.