Zer ikusi

Eliza hau hiribilduaren iraspenaren ondorengoa bide da. Halaber, Bartolome Deunaren eguna (abuztuak 24), hiribilduko irasleak, Don Juan Infanteak, alegia, urteak betetzen zituenekoa eta udaleko aginteak (alkateak) aukeratzen zirenekoa zen. Arkitektura mailako arrastorik zaharrenak, sarrera huts-gunea eta albo bateko leiho itsuak, hain zuzen, XV. mendearen amaierakoak edo XVI. aren haiserakoak dira. 1659. urtean, elizaren erdia, behe-behean hasi eta kanpandorreraino berritu zen, urte batzuk beranduago gainontzeko guztia ere berritu egin zen. Zaharberritzei jarraituz, 1669 eta 1674 artean, berriz, sakristia berria egin zen, hala ere, zaharberritzeak eta beraz xahuketak ez ziren amaitu eta 1689tik aurrera, kanpandorrea, korua eta beste zaharberritze batzuen truke Elorriagako Francisco harginari 35.000 erreal ordaindu zitzaizkion. Lanok gutxi izan ez balira, elizaren arkupe, aurrekalde eta aldameneko galtzadak ere egin ziren.

Argi dago, Bartolome Deunaren elizaren berritze lanei dagokienez, XVII. mendearen bigarren erdia sasoi garrantzitsua izan zena. Hurrengo urte eta mendeetan ere, batez ere teilatuari zegokionean, berritze lanek aurrera zirauten.

Arte eta ondarearen ikerketari gagozkiolarik, erdi-handi itxurako eliza da; bost zatitan bereiztutako barneluzegoa dauka, laugarrena garatuago dagoelarik, aldare burua zuzena da eta aldamenetan beste horrenbeste altu eta sakontasun gutxiko kapera daude. Barruko egiturari buruz ondoko hau esan genezake: gurutzatutako gangak eta barneluzegoaren laugarren partean orridun bost kabledun tertzelete itxurako arkuak dituela; gainontzekoak arruntak dira. Ertzetan diren kaperetan kainoi itxurako barneluzegoak dira. Dorreak, hiru gorputz dauzka, hirurak ere prisma kubo itxurakoak, eta azal leun batek zehazten du. Behean edo behe partean, hiru puntu erdiko arkudun elizataria zabaltzen da; Arkuok, kapitelaren gainean daude eta elizataria edo arkupea bera, egurrezko zutabez osotutako pasalekua da.

Eliza honetako gauzarik bitxienetarikoa, egun itxita dagoen elizataria dugu: Elizaren zabalera osoan zehar zabaltzen da eta puntu erdiko hiru ate nabari diezazkiokegu, ertzetako biak dorreak dauzkanaren modukoak dira, erdikoa, berriz, besteak baino are interesgarriagoa da. Elizatariko galtzada, inkautxua edo argiago esateko, lurra osotzen duten geometria itxuradun ugarriak ere aipagarriak dira.

Erretaulak, orohar hartuta, azken zaharberritzea, 1983ko uholdearen ondoren ezagutu du (asmatu dute bai asmatu zelan egin), hondatutakoak berregin eta egoki margotuz. Irudiei dagokienez, erromanista tankerakoak eta zaindariaren (Bartolome Deuna) irudia nabarmendu behar dira. Erretaulekoez gain, XVI. mendeko lehen laurdeneko eta korupean den eta burua eskumarantz erorita duen kristo (Gurutze) hila aipatu behar da. Aldaketok, nahiz eta aurreragoko aroetako ezaugarriak izan, guztiz eraldatu, eraberritu eta egungo bihurtu dute eraikuntza.