Zer ikusi

 
Etxetzar lauki-laukia da, lau haizeetara eratutako teilatua eta landutako erretena. Solairu bi eta ganbaraz osotzen da eta sarreran, zutabe gaineko puntu erdiko arku bi. Bigarren solairuan, erdi-erdian, alegia, hesidun balkoia (XVIII. mendeko ezaugarria) du. XIX. mendekoa den ziurtasunik ez badugu ere, neoklasiko garaikoa dela susma daiteke. Egun, oso ondo eraberrituta dago, Udalarena da eta kultura ekintzetan erabiltzea uste da.