Historia

1375eko martxoaren 4an, Bizkaiko jaun Don Joanek Hiribildu berri bat sortu zuen Ugao deitzen zitzaion lekuan, Villanueva de Miraballes izenez (Miraballesko Hiriberri), Zeberio eskualdeko "gizon onek" eskatuta, hau da, bai aitoren semeek ("hijosdalgos" edo "hidalgos") eta bai nekazariek eskatuta. Hiribildua fundatzeak bi helburu izan zituen: alde batetik, biztanleak babestea XIV. mendeko erdiko urteetan piztutako krisiak ekarri zuen ezegonkortasunetik; bestetik, Hiribildua Gaztelaren eta Bilboren arteko Errege Bidean zegoenez, hortik ondorioztatzen zen merkataritza-jardueraren zentralizazioak ekarriko zuen onura ekonomikoa eskuratzea.

Ugaoko informazio turistikoa

Historia Ezagutzeko Zentroa

Astelehenetik ostiralera Jane jauregian (94 648 07 04).
www.ugao-miraballes-museoa.org

Asteburuetan: Centro de Información Turística de Gorbeia: Zubiaur Plaza, z.g. 48410, Orozko.

Telefonoa: 94 612 26 95.