Alkatearen agurra

Ugao-Miraballestik, ongi etorririk beroena www.ugao-miraballes.eus atarira. Udal webgune honen xedea herriari buruzko informazio guztia jakinaraztea da, bai herritarrei, bai bisitariei.

Ekaitz Mentxaka Corral

Erabiltzaileek zuzenean ezagutuko dute Udalaren funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta ondarea. Horrez gain, webgune hau aurrerapauso teknologiko handia da, Ugao-Miraballesko biztanleek izapideak telematikoki hemendik egiteko daukate eta.

Aldi berean, zuen partaidetza eskatu nahi nizueke zuen kexak eta iradokizunak helarazteko. Horrela, guztion artean Ugao-Miraballes hobe eta partizipatiboago bat egingo dugu.

Hitz batez gure helburua edozein pertsona, edozein momentutan eta munduko edozein tokitatik gu ezagutzeko eta Udalarekin harremanetan jartzeko aukera izatea. Hori dela eta,  gurera gonbidatzen zaituztegu gure herriaz gozatzera.

Agur bero bat,

Ekaitz Mentxaka Corral