Udalmap

Ugao-Miraballes udalerriko biztanleria mantendu egin da azken urteotan, antzeko tasekin bai 0 eta 14 urte artekoetan, bai 65 urte baino gehiago dutenen artean. Herriko biztanle bakoitzeko zorra bizia murriztu egin da eta per capita errenta gordina handitu da 10.653 euro urtekora heldu arte.

Hauek dira UDALMAP izeneko Euskal Autonomia erkidegoan jasangarritasun adierazleak udal mailan proiektuak eman dituen lehen emaitzetariko batzuk. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen proiektu hau Ugao-Miraballes udal webgunearen bidez ezagutu daiteke Udalmap-en bidez.

Helbide honetan azterketa honetako datu basean dagoen udal informazio ofiziala eta geo-kokatua eskaintzen da.

Adibidez, eta Ugao-Miraballes herriari dagokionez, langabezia tasa %5,44 dela esaten da, EAE-ko bataz bestekoa % 5,11 den bitartean. 45 urte baino gehiago dutenen artean langabezia tasa altuagoa izanda (%6,89).

Biztanleria onuradunak azken hamarkadan -%3,73 hazkunde negatiboa izan du, EAEan hazkunde positiboa izan duen bitartean (%2,08) aro berean. Per capita errenta gordina 10.653 eurokoa da EAEkoa 12.139 euroko den bitartean. Beste alde batetik, Ugao-Miraballesko Udalaren herritar bakoitzeko zor bizia 0,44 eurokoa da, EAEan bataz besteko 250,31 eurokoa den bitartean biztanle bakoitzeko.

Azken hilabete hauetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailetik erabilera berriak sartu dira Udalmapean eskaintzen den informazioa hobeto aurkezteko eta erabilgarriagoa izateko erabakiak hartzeko orduetan.

Udalmap informazio udal Sistema bat da eta honakoak biltzen ditu:

  • Jasangarritasun adierazleen panel bat
  • Udal ekipamendu eta azpiegitura panel bat

Udalmapen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien errealitatea zehaztasunez ezagutzea da. Hori dela eta, politika publikoak diseinatzen eta ebaluatzen laguntzen du, erabakiak hartzerakoan lurraldeko hazkundea eta garapenarekin lotutako arlo askotan, lurralde, ekonomia, gizarte, eta ingurumenarenganako errespetua esparrutan kohesio maila altuagoa lortzeko. "Udalmapek, azken finean, duen xedea lortutako informazioa zabaltzea da gizarteari orokorrean ematen zaion zerbitzua bezala" diote Eusko Jaurlaritzatik.

  • Udalmap