Udaltalde 21

Implantación de la Agenda Local 21Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko beste hamar udalerrirekin eta Basauri-Etxebarriko Behargintza elkarte laguntzailearekin batera, Ugao-Miraballesko alkate Izaskun Landaida andreak 2009ko otsailaren 13an Orozkon hirugarren lankidetza-hitzarmena sinatu zuen. Ekitaldi horretan, kideak diren hamaika udalerriko alkateak eta elkarte laguntzailearen ordezkaria bertaratu ziren.

“Ingurune bereko udalerrien arteko lankidetza oso garrantzitsua da. Horrela, denon laguntzaren bidez, plan erkideek aurrera egin ahal dute eta oro har eskualde osoari eta bereziki udalerri bakoitzari mesede egiten diegu” azpimarratu zuen Ugao-Miraballesko alkate andreak Orozkon.

Lehenengo hitzarmena 2004ko maiatzaren 3koa da eta Arrigorriagan sinatu zuten, Udaltalde eratu eta diseinuaren lehenengo faseari ekiteko. Bigarrena, ostera, 2007ko urtarrilaren 11koa da eta Galdakaon sinatu zuten, Tokiko Agenda 21 egitasmoko Ekintza Planak inplementatzeko. Fase horrek bi urteko indarraldia izan zuen, 2007 eta 2008. urteak, hain zuzen ere.

Bestalde, hirugarren hitzarmen honek honako helburu hau du: “…eskualdeko lankidetza-estrategia eta -egitura edukitzea, kideak diren udalerrietako tokiko ekintza planen inplementazioan laguntzeko, Udalsarea 21ek, Garapen Iraunkorraren Ingurumen Euskal Estrategiak (2002-2020) eta Euskal Autonomia Erkidegoko II. Ingurumen Esparru Programak (2007-2010) ezarritako irizpideen arabera…”. Udal kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren konpromisoarekin, iraunkorragoak diren udalerriak lortzeko aurrerapena bilatzen dute Tokiko Agenda 21 egitasmoaren Tokiko Ekintza Planek, aurrerapen ekonomiko, gizarte ekitatea eta ingurumenaren babesarekin bateragarri eginez. Ondorioz, biztanleen bizitza-kalitatea ere hobetzen da.

Hirugarren hitzarmen honetan, berritasun bi dira azpimarratzekoak:

Lehengoa, Basaurik ere egitasmo honekin bat egin duela. Aipatu udalerriak Tokiko Agenda 21 egitasmoan ibilbide luzea du, 2000. urtean hasierako Udaltalde pilotuan parte hartu zuelako. Horrenbestez, bere eskarmentu, pilatutako jakintza eta dimentsioen inguruko ekarpenak egiten ditu.

Hemendik aurrera, eta Basauri sartu ostean, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Udaltalde 21 sareak 11 udalerri eta 110.000 bat biztanle biltzen ditu. Hau da, Bizkaiko udalerrien % 10, gutxi gorabehera, biztanleen % 10, gainazalaren % 12,7 eta, hirigunea kenduta, populazioaren % 13,77.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Udaltalde 21 hazi egin da, Basauriren erabakiari esker eta hori eskertu egin da. Hori dela eta, eskualdeen taldea oso hetereogenoa da, eta iparraldean Bilbo Handiko metropoli-area barruan biztanle ugari dituzten udalerriak biltzen ditu. Baina, era berean, hegoaldean, Gorbeia natura-parkearen inguruneko landa ezaugarriak dituzten udalerriak ere bertan daude. Horrela, Tokiko Agenda 21 inplementatzeko eta garapen iraunkorra sustatzeko eskualde lankidetzarako Euskadiko biztanle gehien dituen udalerrien elkartea da Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Udaltalde 21.

Hitzarmenaren bigarren berritasuna honako hau da: Nerbioi-Ibaizabal udalerrietako Tokiko Agenda 21 egitasmoei laguntza emateko eskualdeko bulegoa martxan jarri dela. Horrela, sinergiak ahalbideratu eta ekintza planean aurreikusitako ekintza, programa eta ildo estrategikoen garapenean kostuak murriztuko ditu.

2009. urterako aurreikuspenei dagokienez, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Udaltalde 21 sarearen Ekintza Planetik hauxe azpimarratu behar da:

  • Eguneko 24 orduz eta urteko 365 egunez etxeko olio erabilia biltzeko edukiontzia jartzea. Urteko bigarren seihilabetekorako dago aurreikusita.
  • Lehenago aipatutako bulegoa martxan jartzea.
  • Mugikortasun Iraunkorraren Eskualde Plana. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde-antolamendurako Sailaren 70.000 euroko diru-laguntza lortu dugu eta Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioaren 53.360 euro. Proiektu honen lehiaketa urteko lehenengo hiruhilekoan deituko da.
  • 2009rako ingurumenaren inguruko informazio, partaidetza eta hezkuntza proiektu batzuk hauexek dira:
    • Eskola Agenda 21 egitasmoa. Honek urtez urte hazten da, eta 2008-2009 ikasturtean Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Urduña udalerrietako 16 ikastetxeko 6.265 ikaslek hartu dute parte. Egitasmo hau zuzen-zuzenean milaka lagunengana (ikasleak eta familiak) heltzen da.
    • Udaltalde 21 sarearen web gunea berriztatzea, eskualdeko informazio eta partaidetzarako plataforma gisa.
    • Ingurumen hezkuntzari buruzko kanpainak, besteak beste, ura aurreztea, Aste Berdea, Mugikortasun Astea, jai iraunkorragoak.
    • Enpresan ingurumenarekiko jarduera egokiei buruzko eta tokiko administrazioko erosketa eta kontratazio publiko berdeari buruzko prestakuntza ekintzak.

Gainera, azkenean lortzen dugun kanpoko ko-finantziazioaren arabera, beste ekintza batzuk ere aurreikusita daude, eta horien artean, klima aldaketaren kontrako eta natura-ondasunaren aldeko tokiko borroka dago.

  • Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal

Harremanetarako

Helbidea: Elexalde, 18
48498 - Arrankudiaga

Telefonoa: 94 671 26 99