Kultura

 

Jane Jauregia
Udiarraga 38 - 48490 Ugao-Miraballes
Telefonoa: 94 648 07 04
Posta e.: kultur-etxea.ugao@bizkaia.org / ugao-miraballes-museo@ortzadar.es
Webgunea: www.ugao-miraballes-museoa.org

Zerbitzuak:

  • Sarrera doan
  • Bisitaldi gidatuen programa (aurretiko hitzordua ezinbestekoa)
  • Eskola-programa
  • Materialak argitaratzea (ezagutzeko ibilbideak).
  • Dokumentazio-zentroa
  • Jardunaldi irekien programa (Ondarearen Europako jardunaldiak, Hiribilduaren urteurrena, azaroko jardunaldi mikologikoak, zuhaitz eguna...)
  • “Ugao-Miraballesko Lagunak” taldea koordinatzea

Historia Ezagutzeko Zentroa

Hiribildua sortu zeneko 625. urteurrena ospatu zen 2000 urtean, eta horren harira antolatutako jarduera ludiko eta kultural ugarien artean, Hiribilduaren historiari buruzko Historia Ezagutzeko Zentro bat ezartzea erabaki zen; bertan, hiribilduaren sorreraren gertakaritik abiatuz, biztanleen garapen diakronikoa ikus daiteke, berton ezarri zirenetik gaur egunera artekoa.

Ugao-Miraballesko egituraren funtsezko elementuetako bat Errege Bidea izanik, beronen kopia bat marraztuta dago Aretoaren lurzoruan, sarreratik irteerara arte; lehenbizi lurrezko bide bat ikus daiteke –bide “naturala”-, ostean harrizko galtzada bilakatzen dena –erdi aroko obra zibil gisa-, eta, amaitzeko, asfaltozko bidea – gaur egungo errepideak, A-68, islatuz-.

Elementu honen bidez egituratzen da bisitaldia. Ugao zaharretik eta berau kokatzen den espazio naturaletik abiatuz Hiribildua sortu zen garaira igarotzen da, ostean, hiribilduak izandako bilakaera ikusiz gaur egunera arte iristeko.

Hiribilduaren historia, bere kokapen geografikoaren abantailak, sortu izanaren arrazoiak, bilakaeran izandako gorabeherak, garapenaren eragingarriak, hiribilduaren norakoa zehaztu zuten pertsonaiak, eta Ugao-Miraballesek Bizkaiko historia orokorrean izandako parte-hartzea era pedagogiko, bisual eta zuzenean, argi eta garbi, azaltzen zaie bertaratzen diren denei.

Beraz, instalazio honen helburua bertaratzen den edonork zuzenean, azkar, eta ahalegin handirik egin gabe Ugao-Miraballesko historiaren ikuspegi orokorra jasotzea da; hiribilduko biztanle edo bisitariek bertoko iragana eta historia egungo ikuspegi didaktiko batetik ezagutu, gai hauetan nagusitzen den erretorika baztertuz, eta berau aintzat hartzen eta baloratzen jakin dezaten ekarpena eginez.

Zentro hau aitzindaria da gure eskualdean hiribildu baten sorreraren arrazoiak, eta gaur egunera arte izan duen bilakaera historikoa azaltzeari dagokionez; hori horrela, teoria eta praktika uztartuz, hezkuntza arloko eta biztanleak kontzientziatzeari buruzko helburua izateaz gain, turismoa erakarri nahi du, herritik igarotzen den edozein gonbidatu edo bisitarirentzako erreferentziazko leku, hiribilduan aldi baterako dauden guztientzako nahitaezko hitzordu bilakatu asmoz.

Udal honek lan izugarria egin du Zentro hau gauzatu dadin, eta ziurtasun osoa du dagoeneko zenbatzen hasiak diren lorpenek soberan konpentsatuko dutela egindako ahalegina.

  • Historia ezagutzeko zentroa
  • Facebook
  • Sustapen-bideoa